Igoera fase zoragarria jokatu zuten arren Zaragozan, emakumezkoen Arrate Eibar taldekoak sari gabe geratu ziren, eta hori bi garaipen lortu zutela, baina lehen neurketako porrotak ezerezean utzi zuen armaginen ahalegina. Hala ere, izugarrizko maila erakutsi zuten eibartarrek, denboraldi osoan bezala eta igoera gabe geratu ziren arren oso harro gaude denok egin zuten lanarekin.
Faseko lehen neurketa Eon Alicanteren aurka jokatu zuten eibartarrek eta multzoko talderik onena zela erakutsi zuten Alacanteko neskak (30-27). Espainiarrak nagusi izan ziren eta armaginei urduritasun puntu bat somatu arren, kriston partida burutu zuten. Lehenengo harrian estropezu egin eta gero, burua jaso eta etxeko Imdeam La Jota menderatu zuten defentsa eta atezain zorrotzekin (20-22). Hirugarren eta azken jardunaldian ere, atzealdean inoiz baino hobeto jokatu, eta bigarren garaipena eskuratu zuten Andoni Perezen neskek. Oraingo honetan Montequinto izan zen biktima (19-21) eta azken partidako emaitzaren esperoan geratzen ziren gipuzkoarrak. Gainera, goraipatu behar da Maialen Insaustik jokalaririk onenaren saria irabazi zuela azken neurketa honetan, kontuan hartu behar da ere oso zaila dutela atepekoek sari hau irabaztea. Meritu handiagoa oraindik. Alacantekoen azken garaipenak eibartarren ametsak zapuztu zituen, hala eta guztiz, etxekoek berdintzeko aukera izan zuten azken jaurtiketan, puntu banaketarekin armaginak igoko ziren, baina azken hutsak Eon Alicanteri igotzeko aukera eman zion eta Montequintori hirugarren postua. Dena den, lan bikaina neskak. Izugarri jokatu duzue denboraldi osoan zehar eta guretzat TXAPELDUNAK zarete. Orain altxatu, merezitako atsedena hartu eta datorren urtean pentsatzera, aukera gehiago edukiko duzuelako, kalitatea soberan duzue eta.